PLATAFORMA INKLINATUA
Jolas honen helburua koloretako pilota bakoitza bere txokora bideratzea izango da. Horretarako haurrek gomak erabiliz bidea sortu beharko dute pilota bakoitza bere kolorera heltzeko helburuarekin. Egurrez egindako plataforma inklinatu baten bidez bideratuko da pilota bakoitza, horretarako horiek jaurtitzeko mekanismoa ere ba dauka.
Zer ikasten dute?
Haurrek pilotaren bidea kontrolatzen ikasiko dute. Nolabait arrapala programatu behar dute euren helburua erdiesteko. Hau pentsamendu konputazionalarekin lotura handia dauka. Lan hau taldeka egin dezakete, eta komunikazio gaitasunak ere beharrezkoak izango dira hortaz.
Materiala:
- Egurrezko jolasa.
- Gomak.
- Koloretako pelotak.