ARBEL MAGNETIKOA
Bola baten ibilbidea kontrolatzea plano bertikal batean.
Nolabaiteko inklinazioa duen gainazal lau baten bidez, bola bat aldez aurretik finkatutako helburu batera iristea du helburua baliabide honek. Helmugara heltzeko, jolasak dituen erraila luzangak bidea egiteko kokatu behar dituzte. Baliabide honek hainbat zailtasun maila izan ditzake, pieza gehiago edo gutxiago erabiltzen adibidez, edota bola ezberdinak erabiliz.
Zer ikasten dute?
Haurrek, behaketaren bidez, materialen izaera aztertu, bolaren portaera ulertu eta aurreikuspenak kalkulatzeko gai izango dira, baita hauek komunikatzeko ere. Esperimentatuko dute aldagai ezberdinak aldatuz, inklinazioa, bola tamaina edo pisua.
Materiala
- Pisu ezberdinetako bolak
- Bidea sortzeko egurrezko errailak
- Arbel metalikoa
- Materiala gordetzeko kutxa