BALANTZA PALANKA
Itxura eta neurri bereko baina material ezberdineko kuboak erabiliko dira esperimentazioa lantzeko. Baita oreka-ardatza kokatzeko bi aukera dituen palanka bat.
Helburu nagusia balantza orekatzea da, horretarako kubo ezberdinak kokapen ezberdinetan erabili daitezkeelarik. Konbinazio asko lortu daitezke kubo batzuk asko pisatzen baitute eta beste batzuk aldiz oso gutxi. Material honek denbora eta lasaitasuna eskatzen du.
Zer ikasten dute?
Haurrek materiaren izaera behatuko dute, hiztegi espezifikoa menperatu beharko dute komunikatu ahal izateko (egurra, plastikoa, metalikoa…). Material hau sailkatzeko gai izango dira, baita bere propietateak erabili aurreikuspenak egiteko. Jolas bera indarrak eta hauen arteko oreka lantzeko balio du.
Materiala:
- Palanka
- Material eta pisu ezberdinekin eginiko pieza kubikoak
- Palanka jartzeko euskarria