ARRAPALAK ETA BIDEAK

Arrapalak eta Bideak jolasa egurrezko materialarekin ibilbideak sortzeko erabiliko dituzte haurrek. Egurrezko pilotak haiek sortutako ibilbidean zehar igaroko dira, aldapan behera erronka ezberdinei erantzunez: aldapak, saltoak, igoerak, kurbak, eta bestelakoak eraikitzeko gai izango dira.

 Zer ikasten dute?

Haurrek apurka apurka pilotaren ibilbidea sortzen ikasiko dute. Luzaera ezberdinetako egurrak erabiliz eta bertatik pilotaren portaera aztertuz eta iragarriz. Taldeka zein bakarka, aurreikuspenak landu beharko dituzte, eta hauek bete ezean, moldaketak egin pilotak bere bidea jarrai dezan.

Materiala (jolas bilduma osatuena):

-Egurrezko errailak.

-Egurrezko pilotak.

-Materialak bildu eta garraiatzeko gurpildun altzaria.