ARBEL MAGNETIKOA

Plano bertikala duen gainazal lau baten bidez, bola bat aldez aurretik finkatutako helmuga batera iristea du helburua baliabide honek. Helmugara heltzeko, jolasak dituen erraila luzangak bidea egiteko kokatu beharko dituzte haurrek. Baliabide honek hainbat zailtasun maila izan ditzake, pieza gehiago edo gutxiago erabiltzen adibidez, edota bola ezberdinak erabiliz.

Zer ikasten dute?

Haurrek, behaketaren bidez, materialen izaera aztertu, bolaren portaera ulertu eta aurreikuspenak kalkulatzeko gai izango dira, baita hauek komunikatzeko ere. Esperimentatuko dute aldagai ezberdinak aldatuz, inklinazioa, bola tamaina edo pisua.

Materiala

  • 10 egurrezko bola
  • Bidea sortzeko egurrezko errailak
  • Arbel metalikoa
  • Materiala gordetzeko kutxa